XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errezil`ko Santua Santo Dormingo Erkizia da Errezil`ko Santua.

Igandean, urriak ogei ta amar, egundoko ospakizunak izango dira Ernio`ren magalean kokatzen, dan erri sonatuan.

Merezi du egingo diran jaialdien berri emateak, irakurle danak jakiñean egon ditezen.

Goizeko amarretan: Errezil`ko Bildain baserrian, Santuaren jaiotetxean, prozesioaren abiera.

Jaiotetxean egongo da irudi berria, eta andik prozesioan eramango dute eliza nagusira.

Garai bateko bide zarrean gora, oiñez jungo da jendea, orain asko erosotuta dauden oin-bideetan zear.

Amaiketan: Meza Nagusia. Aldarean, erreko semeak alkar-meza ematen.

Bertako gaztedia izango da abeslari.

Mezetan beste lan asko egingo dituna ere bai.

Asieran, irudi berriaren bedeinkatzea izango da.

Organojole: Karmelo Sarasola, errezildarra.

Bakar-abesle edo solista: Txomin Sarasua, errezildarra.

Amabiterdietan, probaleku berrian, probak.

Batetik, abere parea, itzai birekin.

Bestetik, abere bakarra, bost itzairekin.

Ordubietan, lagunarteko bazkaria Letea jatetxean.

Bi milla pezeta kostako da buruko.

Aurrez eman izenak, urrutizkin edo telepono ontera deituz: 812887.

Arratsaldeko bostetan: Perurena eta Gorostidi arrijasotzen.

Aizkora: Arria bigarrena ta Arregi, Mendizabal eta Aierbe`ren aurka.

Bertsolariak jaia-alaitzaille.

Dultzaineroak: Agirretxe irukotea.

Errezil kastakoak diralarik, guztizmaitea dute gurasoen sorlekua.

An izango dira Epelde ta Montte trikittilariak, beren panderojotzaileekin, ilunabarrean asiko dan erromeria pizteko, gazteen atsegingarri.

Kanpoerrietan sakabanaturik bizi diran errezildarrak, iñola al badute, an agertuko dira beren jaioterrian.

Baldain`go seme artxek ba-zitun kemenak martiri biurtu zun bere sinismenak

Zenbat errezildar gaur pozetan daudenak, erri gutxi baitira Santu bat dutenak.

43`ko Kintoak Oiturarik ez galtzeko, Ernani ta ingurumaritako 43`garren urteko kintoak, erabaki dute noiz aspatu Anaitasun Eguna: azaroaren amairuan.

Goizeko amaiketan, meza, Ereñozu`ko parrokian.

Mezaemale: D. Juan San Ildefonso, erretore jauna.

Ain zuzen, bera ere kinta ortakoa izaki.

Ildako kinto-lagunen alde eskenia izango da.

Meza ondoren, salda beroa, Ur-Mia Alkartean, eta Museko ta Tokako saio laburrak.

Ordubietan, bazkari inbirigarri bat Fagollaga jatetxean.

Eutsi alkartasun lokarri orri, lagun maiteok! Ordainez oberik ez dezute aurkituko.

Al danik denborik geienean, artaldeak osorik iraun dezala.